Padurak

Antzina padura gehiago zeuden arren (Pasai Antxo, Herrera, Loiola-Martuteneko zati batzuk...), gaur egun Pasaiako Badia edo Urumeako itsasadarraren ertzetan soilik ikusiko ditugu erliebe leunetako padurak.


Garai batean Molinaoko estuarioan, adibidez, bazen giro gatzatuan egokitutako landaredia, zeinak itsasoaren ura jasotzen zuen, jakina. Padura batzuen desagertzea duela mila urte inguru izan zen itsasoaren erregresioa dela kausa. Itsasoak atzera egin zuen, uraren maila jaitsi egin zen, eta honela paduren sostengu izango ziren guneak sortu ziren. Plaiaundi edo Urdaibai adibide ezin hobeak dira, trantsizio ingurumenak. Trantsizioa aipatzen denean, eremu gatzatu eta ez-gatzatuen arteko zonaldeari buruz ari gara eta mota hauetako paduretan, faunan ez ezik, floran ere aniztasun handia dago. Horren ondorioz landare eta animalia espezie ugari bizi da.

Irudia:  "Plano de la Plaza de San Sebastián y sus inmediaciones" planoaren zatia (1837)