Haltzaren serie edafohigrofiloa

Laugarren ingurune mota haltzadiak ditugu, haltza zuhaitzaren serie edafohigrofiloa. Haltza (Alnus Glutinosa) da bere ugaritasunagatik gure udalerri zahar honi izena eman diona.



Erreken ondoan haltzarekin batera honako zuhaitza hauek dute bizileku: lizarra (Fraxinus excelsior), urritza (Corylus avellana), sahatsa, (Salix atrocinerea) eta beste espezie begetal asko (Lamium galeobdolon, Equisetum telmateia, Saxifraga hirsuta, Helleborus viridis Subsp. Occidentalis...). Erreka hauen inguruan fauna ere aipatzekoa da; arrainak: izokina, itsas amuarraina edo kolaka, eta arrankaria (amuarraina); anfibioak: igel berdea, baso igel gorria, uhandre palmatua eta hegaztiak; martin arrantzalea eta garrapoa (Sitta europaea). Horregatik esan daiteke bioaniztasun handiko ingurunea dela.

Irudia:  "Plano de la Plaza de San Sebastián y sus inmediaciones" planoaren zatia (1850)