Marrusgaina
Paisaiaren eraldaketaren arrazoi nagusia giza faktorea zen. Biztanleriaren mugimenduek eragiten zioten basoari batez ere. Gerra, bake edo gose garaian gizakiaren eragina izugarria izan zen. Horregatik jatorrizko basoak galtzen hasi ginen. Ondoren, XV. eta XVI. mendeetan ontzigintzak eta ikazkinen jardunak paisai originala itxuraldatzen jarraitu zuten.Mendiak saldu beharrak, gehiegizko ustiaketak eta gerra garaiek lurraldea are gehiago eraldatu zuten. Honela, baso naturalak bazterretan azaltzen ziren, gizakiaren eraginagatik kanpo. Paisaian, zelaiak, soroak eta sasiak ikusten ziren batez ere.
Joan den mendean honako faktore hauek eragin zituzten aldaketak: lantegiak eta industriak, insignis pinuaren eta beste konifera batzuen inportazioak, baby-booma, hirigintzak... Hurrengo atalean azalduko dugu eragile hauek utzi duten paisaia nolakoa den.
Landaretza potentziala - Itsaslabarrak - Ametzaren serie meso-xerofilo silizikola - Padurak - Haltzaren serie edafohigrofiloa - Hariztia - Harizti azidofiloa - Pagadi azidofiloa- Aldaketa eragileak