Pagadi azidofiloa

Lehenago aipatutako eragileak (geologia, lurzorua eta klima) direla kausa; pagadiaren serie azidofiloa, Saxifrago hirsutae-Fageto sylvaticae Sigmetum-a, topatuko dugu. Pagoa (Fagus sylvatica) goiko mendietan eta behealdeko txoko laiotzetan. Pagoa da hobekien bereizten den zuhaitz mota, basoan besterik ez dagoelako. Oso noizean behin azaltzen dira goian aipatutako zuhaitzak eta zuhaixkak, beraz baso mota hau bereiztea oso erraza izaten da. Espezie begetal urri aurkitzen dugu pagadietan. Zergatik? Pagoaren hosto itxiek argirik sartzen uzten ez dutelako eta lurzoru azidoek substratu gutxi daukatelako.