Harizti azidofiloa

Geologiari, lurzoruari eta klimari erreparatzen badiegu, konturatuko gara faktore baldintzatzaileak direla.
Arbelak nagusi direnez gero, lurzoru azidoak aurkituko ditugu eta klima euritsua eta hotza denez, bertan hobekien moldatuko den zuhaitza haritza izango da. Horren ondorioz, haritzaren serie azidofilo Hyperico pulchri-Quercus roboris Sigmetum-a topatuko dugu.

Haritza (Quercus robur), lehen esan bezala, jaun eta jabe izango den arren, beste zuhaitz batzuk ere aipatu behar dira: urkia, (Betula celtibérica), urritza (Corylus avellana), gorostia (Ilex aquifolium) eta elorri zuria (Crataegus monogyna).


Altzabasoa