Itsaslabarrak

Kostaldeko lerroari jarraituz, Mendiolan harri-koskorrez osatutako hondartza aurkituko dugu, eta itsaslabarretan bertako landaretza.


Itsasoaren higadura mekaniko nahiz kimikoaren ondorioz, landaretza hiru mailatan azaltzen da: itsaslabarraren oinarri eta lurzoruak eratzen ditu lehenengoak, bertan Crithmun maritimun eta Plantago maritima espezieak daude; bigarrena gehienbat Festuca rubra Subsp. pruinosa-z eraturiko zelaia da, baina beste espezie asko ere badaude: Daucus carota Subsp. Gummifer, Armeria euscadiensis, Anthyllis vulneraria, Plantago maritima... Bigarren mailaren ezaugarri nagusia hau da: itsasoaren higadura mekanikoaren ondorioak ez dituela jasan, substratu gehiago duelako. Azkenik, hirugarrenean, txilarra eta itsasaldeko ote zuriak dira nagusi. Inguru hauek garai batean hegazti askoren habitatak ziren. Hauetako hegazti batzuk egungo egoera aztertzen duen atalean deskribatuko dira.

Irudia:  "Plano de la Plaza de San Sebastián y sus inmediaciones" planoaren zati bat (1885)