Hariztia eta baso misto atlantiarra

Mendiola, San Marko, Ametzagainako esparru txiki bat eta Altzabasoa alde batera utzita, paduren eta haltzadien inguruan baso misto atlantiarra eta hariztia dira aipagarrienak. Botanikoek hariztiari “Polysticho-Fraxineto excelsioris Sigmetum”-a esaten diote.

Gutxi azidifikatutako lurzoruetan baso bat dugu, bertako zuhaitz nagusia haritza (Quercus Robur) dugularik. Dena den, lizarra (Fraxinus excelsior), astigarra (Acer pseudoplatanus), gaztainondoa (Castanea sativa), zumarra (Ulmus glabra) eta gereziondoa (Prunus avium) ere izango ditu bizilagun haritzak.

Zuhaitz horiekin batera urritza (Corylus avellana) eta zuhandorra (Cornus sanguĂ­nea) daude. Beren funtzio nagusia basoaren babesa eta fauna aberatsaren gordeleku izatea da.

Aurretik aipatutako inguruneaz gain, aurrerago agertuko diren eremu forestaletan hegazti-fauna espezie ugari bizi zen. Horien artean urubia (Strix aluco), okil handia (Dendrocopos major), amilotx urdina (Parus caeruleus), zapelatz arrunta (Buteo buteo), belatz gorria (Falco tinnunculus). Anfibioen artean arrunta zen arrubioa (Salamandra salamandra), ugaztunetan berriz, muxar grixa (Elyomis quercinus), lepazuria (Martes foina), erbinudea (Mustela erminea), katajineta (Genetta genetta), orkatza (Capreolus capreolus), azeria (Vulpes vulpes), basurdea (Sus scrofa), katagorria (Sciurus vulgaris) edo satitsua (Suncus etruscus).




Ametzagaina