Aldaketa eragileak

Lehenago azaldu dugun baso hostogalkorra, duela 8000 urte finkatu zen gure lurretan. Mesolitikoan bizi zen biztanleriak natura errespetatzen zuen, orekan bizi zen. Hala ere, egonkortasuna Neolitikoan desagertu zen, basoak sastrakaz eta sasiz garbitzen hasi baitziren ganaduarentzat bazka lortzeko. Abeltzaintzaren txikizioaren ondoren, nekazaritzarena iritsi zen. Bere eragina ere ez zen makala izan, izan ere ibai ertzetan zeuden baso sakonenak eta emankorrenak ebakitzen hasi ziren baratzak izateko.

Marrusgaina 
Paisaiaren eraldaketaren arrazoi nagusia giza faktorea zen. Biztanleriaren mugimenduek eragiten zioten basoari batez ere. Gerra, bake edo gose garaian gizakiaren eragina izugarria izan zen. Horregatik jatorrizko basoak galtzen hasi ginen. Ondoren, XV. eta XVI. mendeetan ontzigintzak eta ikazkinen jardunak paisai originala itxuraldatzen jarraitu zuten.

Mendiak saldu beharrak, gehiegizko ustiaketak eta gerra garaiek lurraldea are gehiago eraldatu zuten. Honela, baso naturalak bazterretan azaltzen ziren, gizakiaren eraginagatik kanpo. Paisaian, zelaiak, soroak eta sasiak ikusten ziren batez ere.

Joan den mendean honako faktore hauek eragin zituzten aldaketak: lantegiak eta industriak, insignis pinuaren eta beste konifera batzuen inportazioak, baby-booma, hirigintzak... Hurrengo atalean azalduko dugu eragile hauek utzi duten paisaia nolakoa den.


Ametzagaina