Bertako paisaia ikusgarriak, geologia, fauna dibertsitatea eta landeredia ezagunak izateaz gain kontuan izateko modukoak dira eta horren ondorioz, interes naturalistikodun eremutzat hartu du EAE-k.
Bertako itsaslabarrak eta kostaldeko txilardiak dira babestu beharreko bi habitatak, «Anexo I de la Directiva 92/43/CEE » delakoaren arabera. Hauen garrantzia honetan datza: espezie endemikoak dira, soilik eremu batean aurki daitezkenak; Armeria euscadiensis eta Narcissus pseudonarcissus subsp. pallidiflorus adibidez, Euskal Herriko kostaldea da euren habitat bakarra. Narrasti heliofiloak ere aurkitzen ditugu hegoaldeari begira dauden arroila eta haitzpitartetan: hala nola Coronella austriaca, sugea, eta, sugandila iberiarra, Podarcis hispanica. Espezie hauek hegoaldean, ingurune malkartsuetan aurkitzen dira, kostako txilarrengandik urrun.


Aurretik aipaturiko eremuetako hegazti-faunaren biziraupena bermatzeko, beharrezkoa da baso-suteak, ehiza eta hirigintza bezalako faktore arriskutsuen eragina murriztea. Mehatxupean dauden espezie batzuei traba egiten zaie eguneroko bizitzan, kaioei eta arroketan bizi diren hegaztiei bereziki. Iparraldeari begira kokatzen diren ehiztariek eta kostaldeko bidezidorrak gogoko dituzten ibiltariek molestatzen dituzte hegaztiak.
Txilardi eta otadiek eremu handia hartzen dute Mendiolako zonaldean. Bertan lilipa, Narcissus bulbocodium subsp. Citrinus, eta lili urdina, Iris latifolia, bezalako espezieak aurki daitezke, «Anexo V de la Directiva 92/43/CEE » delakoaren arabera mehatxupean dauden espezieak direnak.
Kostaldeak zingira txikiak ditu eta hauei esker, habitata aberatsagoa da, zeinak biodibertsitatea dakarren. Ulia-Mendiolako iparraldean, txilarrak eta oteak erre dira eta suteak suertatu diren guneetan, txinbo kaskabeltza, Sylvia atricapilla, ageri da Kantauri kosta osoan, baita narrasti komunitate bat zuhaixken artean. Hauen agerpena beren termoerregulazioari loturik dago, hauek baitira beren barneko tenperatura ingurunera egokitzeko lekurik egokienak.
Mendiolako hegoaldean haritzak, Quercus robur, ageri dira, fragmentatuak. Batetik, zuhaitz helduez osatutako baso interesgarriak eta bestetik, mosaiko eremuak, zuhaitz helduez eta baso natural gazteez osatuak. Denboraren poderioz baso helduak bihurtu daitezkeen guneak. Fauna eta floraren artekari ekologikoak direla esan daiteke, gizakiarentzat garraiobideak diren moduan, basotxo hauek gelditzen diren haragijale gutxien babesleku nagusia dira.
Mendiolako arroiletan eta haizpitartetan, lehen esan dugun bezala, narrasti heliofiloak, hau da “eguzkiaren lagunak”, aurkitzen ditugu hegoaldeari begira dauden eremuetan. Coronella austriaca, sugea, eta, Podarcis hispanica, sugandila iberiarra, besteak beste, agertzen dira hor.
Bukatzeko, Mendiola, lehen esan bezala, hegazti-fauna anitzeko gunea da, baina ez dugu hainbat espezie bitxi batzuei buruz ezer esan: okil txikia, Dendrocopos minor, adibidez. Hegazti hau ikustea ia ezinezkoa, zuhaitzen goialdean ibiltzen baita eta, normalean, bere kantua aditzen da soilik. Gainerako ornodunei dagokienez, espezie hauek aipatu behar dira: lepazuriak (Martes foina), erbinudeak (Mustela nivalis), mendi saguak, trikuak (Erinaceus europaeus) eta satorrak.