Kutarro

Ametzagainan bezala, Kutarroko zuhaiztietan ere aurkituko dugu ametza (Quercus pyrenaica).
Elikagai eskaseko eta euri-ura aise iragazten duten lurretan aurkituko dugu habitat hau. Ametza da, hain zuzen ere, ur eskasira oso ongi moldatzen den zuhaitza eta ernaberritzeko gaitasun handia du. Ondoan urkia, gaztainondoa, gorostia eta zumalacarra (Frangula alnus) aurkituko ditugu.

Inguru honetan egiten ari diren zaintza eta babes lanak lagungarriak izango dira berezko habitat hau berreskuratzeko, XIX. mendetik jarduera militarraren alde sakrifikatuta egon ondoren (San Marko eta Kutarro gotorlekuak).