Altzako beste landazabalak: Antondegi

Molinaotik Urumeako arroraino eta Antondegiraino zabaltzen ditu bere besoak Altzako landabasoak,
Martuteneko industria guneek basoaren garapena eragozten dutelarik. Bereziki aitatu behar da Antondegi gaina, zeina ikusgarri azaltzen den ibiltariaren begietara.

Hainbat ugaztunen presentzia aipatzekoa da: mendi-untxia (Oryctolagus cuniculus) lursagu gorria (Myodes glareolus) eta triku arrunta (Erinaceus europaeus). Espezie hauen agerpena ez da harritzekoa Altzako landabasoa Molinaroren jarraipena dela esaten delako.