
Lan honek Altzako udal-barrutia zenari buruzko informazio bilduma egiten du, bertako aniztasun biologikoari buruz dagoen informazio guztia batuz. Modu honetan dago antolaturik:
1. Alde batetik ingurune fisikoari buruzko ezaugarriak agertzen dira. Bertan ezaugarri geologiko, klimatiko eta topografikoei erreferentzia txiki bat egiten zaie. Altzako euskarri fisikoa nolakoa den azaltzen da hemen, honek eusten baitio aniztasun biologikoari.
2. Landaredi potentziala. Atalean gizakiaren eragina gertatu aurretiko Altzako paisaia deskribatzen da.
3. Gaur egungo fauna eta landaretza atalak egun dauden landaredi motak eta fauna espezie ezberdinak biltzen ditu, baita landare inbaditzaileak ere.
4. Interes naturalistikoa duten eremuak. Balore naturalak kontuan harturik Altzako eremu hauek bereizten ditugu: Mendiola, Ametzagaina, Urumeako ibaiertzak, Molinao, Altzako hainbat landa baso eta Altzabasoa.
Sarrera - Azterketa eremua