Azterketa eremua

Altzako udalerri zaharra Gipuzkoako itsasbazterrean kokaturik dago eta Euskal Herriko hiri-eskualde garrantzitsuenetako bat da.



Haren marko geografikoa anitza eta malkartsua da: mendebaldean Urumea ibaia du jomuga, ekialdean, berriz, Pasaiako badian sartzen diren erreken arroak. Donostialdea eta Oarsoaldearen artean txertaturik dago gure udalerria; bai Pasaialdean, bai Donostialdean bista ederrak ditu Altzak.

Hamaika kilometro koadro dauzka eta beste kilometro koadro bat gehitu behar diogu Urdaburu mendiaren hegoaldean kokaturik dagoen lurraldea, Altzabasoa izenekoa, kontuan hartzen baldin badugu.

Altzako muga nagusiak hauek ditugu: iparraldean Kantauri Itsasoa;  Astigarraga hegoaldean; Pasaia eta Errenteria ekialdean eta Donostia mendebaldean.




Sarrera - Azterketa eremua