Quercus robar nabarmendutako baso mistoa

Baso hauek hazi eta heldu egiten dira eta horren ondorioz, euren itxura aldatzen da.
Baso misto deritzon zuhaiztiak eratzen dituzte. Bertan landazabal osoan aurki daitekeen haritza (Quercus robur) da jaun eta jabe. Haritza baso honetako izar bilakatuko da, lehenago aipatutako zuhaitzen artean nagusituko da, baita ondoren aipatuko diren zuhaixken artean ere: elorri zuria, elorri beltza, zuhandorra eta sasiak. Haritzaren eremuak abeltzaintzaren eta nekazaritzaren presioak zeharo eraldatu ditu. Itxuraldaketa honetan ere konifera basoentzat hartu diren eremuek, hiritarrontzako guneek eta industriarako zonaldeek ere eragin handia izan dute.

Antzina, bailara eta mendi-lepoen alde leunetan kokaturik zeuden haritzak, gaur egun ordea, malda handi eta bortitzetan aurkituko ditugu. Hariztiak inguratuz nekazaritza lursailak edo zuhaitz aloktonoak izango ditugu; berezko duten bizilekuan hazten ez diren espezieak. Eragile hauen ondorioz, euren funtzionalitatea galdu eta «irla basoa» izena hartuko dute.







Ametzagaina