Pagadi azidofilo atlantiarra

Pagadi azidofilo atlantikoan espezie nagusia pagoa (Fagus sylvatica) da.
Holozenaldian Europa osoan zehar hedatu eta beste espezie batzuen bizilekua hartzeak hauen desplazamendua behartu zuen (Quercus petraea adibidez). Maila altuetan kokatzen da, 600 m baino goragoko guneetan edo leku heze eta itzaltsuetan, Altzabasoan batez ere.

Zuhaitz hauen hostotzak landare-geruza moduko bat eratzen du, ingurugiro heze eta itzaltsua eratuz. Honek ere lurraren azidotasunean eragin eta, aldi berean, zuhaixka eremutan ondorioak ekartzen ditu: oso espezie gutxi ageri dira, oso txiroa baita.

Altzabasoa