Ibaiertzeko haltzadiak

Ibaiondoko haltzadi eurosiberiarrak. Lurzoru alubialetan hazten dira, ubide eta ibaien ertzetan hain zuzen. Zonalde honetako ezaugarririk garrantzitsuena hezetasuna da.
Paisaia batik bat haltzek eratzen duten arren, lizarrak, haritzak, sahatsak, hurritzak, aihenzuriak eta basoetako atxaparrak ere ageri dira. Baso mota hau heltzen denean, oso hezea eta itzaltsua izaten da, iratze espezie batzuk ugaritzen direlarik.

Altzako lurretan baso mota honen egoera oso diferentea da: eremu batzuetan ez da ia ezer, beste batzuetan, berriz, haltzadi batzuk ageri dira. Altzabasoan adibidez, bere erliebe malkartsuagatik baso honek ez du ia azalerarik hartzen, baina Urumearen ertzetan eta Molinao inguruan,aldiz, oso ongi mantentzen da.

Jakina da baso hauek uholde-urak moteltzen dituztela eta higadura edo erosioari galga jartzen diotela. Beraz, ondo dakigun bezala gaur egun hauen biziraupena, babesa eta errekuperazioa funtsezkoa da uholdeak ekiditearren.

Altzagaina                                                      Otxoki