Klima

Azken glaziazioko izotzak urtu ondoren, Lurrak klima aldaketa esanguratsuak ezagutu ditu.
Adituek Euskal Herriko txoko honetan dagoen klima zehazteko mesotemplado erdal hitza erabili dute, hau da epel-epela. Altzako ombrotipoa oso-oso hezea da. Aurrekoa sinpleago azalduz, Altzako klima epela da (14ยบ C da itsas-mailan harturiko batez besteko tenperatura) eta urtean zehar aldaketa handirik ez du. Prezipitazioei dagokienez esan beharra dago sarri egiten duela euria urtean zehar (1800 mm inguru) urtarorik euritsuena udazkena delarik. Bitxikeria moduan esan behar da Oarsoaldea dela EAEn dagoen eskualderik euritsuena.