Edafologia

Geologiaren atalean azaldutako eskemari jarraituz, honako lurzoruak agertzen dira:

Ulia-Mendiolan litosolak eta kanbisol humikoak dira nagusi. Lehenengoak itsaslabarretan eta bigarrenak gainerako mendigunean zehar ikus daitezke. Biztanleria dagoen guneetan, aldiz, ez dago lurzorurik. Kareharri eta kalkareniten gainean, kanbisol distrikoak agertzen dira, baina San Marko mendian gora egin ahala, distrikoak kanbisol humikoak bilakatzen dira. Azkenik, Altzabasoan kanbisol distrikoa da nagusi.

Kanbisol distrikoa
Litosolak
Kanbisol humikoak
Lurrik gabe