Konklusioak

Azken 50 urtetatik hona, Altza bortizki eraldatua izan da. Dena den, jatorrizko paisaia ez da guztiz galdu, %23-a mantentzen da: jatorrizko basoaren 2/3-eko azalera hartzen zuten baso misto eta haritzi atlantiarrak oraindik ikus daitezke. Hauekin batera, harizti azidofiloak, haltzadiak, pagoak eta ametz arruntak ere agertzen dira.

Altzan garrantzi biologiko eta ekologiko handia duten habitat nagusiak hosto-zabaleko baso naturalak eta itsaslabarrak dira.

Hosto-zabaleko baso naturalei dagokienez, eremu oso aldakorrak direla esan dezakegu. Fauna eta flora aldetik, baso helduenetan gazteetan baino biodibertsitate gehiago dagoela aurkitzen dugu (mikrohabitat gehiago daude). Aldakorrak direla esaten dugunean, hainbat itxura hartzen dituztelako esaten da: urbideak, hezeguneak, belazeak, hesiak, zuhaixkak edo arroketan agertzen diren loraldiak.

Jatorrizko baso heldu nahiz gazteak normalean zatikatuak agertzen dira, azalera oso txikia hartuz. Esan beharra dago funtzio garrantzitsua betetzen dutela: biodibertsitatearen zati garrantzitsu baten babesleku direla hain zuzen ere.

Altzan ditugun paisai asko ikuspegi naturalistikoaren altxorrak ditugu: Mendiolaren hegoaldeko mendi-maldan agertzen diren itsaslabarrak, basoxkak eta txilardiak, Ametzagainako eremu batzuk, Molinaoko mendibizkar eta ibarrak, eta, batez ere, Altzabasoa.

Istoriak erakusten duen moduan, Altzako lurraldeak isolamendua, zatikatzea eta eraldaketa bortitzak jasan ditu presio demografikoaren ondorioz. Aipatutako eraldaketa hauen ondorioz, interes naturalistikoa duten eremuak desagertzeko zorian egon dira.

Horregatik, gure habitat-tak babesteko, desagertutakoak berreskuratzeko eta ondaturik daudenak beren onera ekartzeko, beharrezkoa da neurri ekologiko batzuk hartzea, “artekari ekologikoak” finkatzea.