Itsaslabarrak

Harribil hondartzari jarraituz, Ilurgitako senaia zeharkatuz, kostaldeko harriak eta landarerik gabeko itsaslabarrak ikusten ditugu ia substraturik ez dagoelako.

Itsasotik urrutiago dauden zonaldetan, aldiz, itsasoaren eragina hain zuzena ez denean eta lurzoruak sakonagoak direnean, Festuca rubra subsp. pruinosa gramineak zelaiak osatzen ditu. Espezie honekin batera antzeko eremua hartzen duten beste batzuk topatuko ditugu habitat-mosaiko bat sortuz: itsasaldeko arrakala laiotzak, itsaslabarren azpiko ordekak eta harri higakorrez osatutako amilburuak.

Padurekin gertatzen ez den moduan, paisai mota hau ezin hobeto mantentzen da jatorrizko egoeran, gaur egungo itxura antzinakoaren antzekoa delarik. Ziur aski hala izan da gizakiari bertara iristea zaila egiten zaiolako. Jarraian, 7. puntuan (Naturgune interesgarriak) aztertuko dugu bertako hegazti-fauna: eremu batean dauden hegazti espezie kopurua denbora tarte batean.



Salto

Itsaslabarrak - Kostaldeko txilardiak