Espezie inbaditzaileak

Landare aloktonoak, berez sortzen ez direnak, gizakiaren ekin zuzena
edo zeharkakoaren ondorioz sartu dira gure lurretan, batzuetan gizakiak ekarri duelako eta besteetan, berriz, kasualitatez. Batzuen ugalketa arrakastatsuaren ondorioz ekosisteman sartzea lortu dute inongo arazorik gabe. Euren populazioa belaunaldiz belaunaldi mantendu dute, inongo giza laguntzarik gabe.
Natura Babesteko Nazioarteko Batasunaren arabera, bertako espezie edo espezie autoktonoen arriskurik larriena espezie inbaditzaileak dira. Badirudi arazo hau ez dela hain maila txikian gelditzen, Munduko Biodibertsitatea kaltetzen dutenen faktoreen artean bigarrenak dira, habitat-suntsitzaileen atzean. Europar Batasunaren ekonomian duten eragina eta europarren ongizatea galtzearen arriskuei buruz ohartarazten ditu. Horretarako espezie aloktonoen zerrenda bat egitea beharrezkotzat jotzen du, landare inbasioen aurreikuspena egiteko eta baita politikoki eta legalki arautzeko ere.

Hauen kudeaketarako beharrezkoak diren neurriak, honako hauek: aurreikuspena, problemaren balorazioa, ekintza zehatzak burutzea, jarraipena egitea, monitorizazioa eta ingurugiro-hezkuntza.
Altzan espezie inbaditzaile hauek ikusi dira:

Espezie exotikoak Inbaditzen den habitata Larritasuna
Baccharis halimifolia Itsasbazterreko ekosistemak eta habitat artifizialak Altua
Cortaderia selloana Habitat natural, seminatural eta artifizialak Altua
Fallopia japĂ´nica Erribera eta habitat artifizialak Altua
Robinia pseudoacacia Habitat natural, seminatural eta artifizialak Altua
Buddleja davidii Habitat natural, seminatural eta artifizialak Ez oso altua